Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Euskera

Zazpi bider zazpi

paulauri 17/01/2008 @ 09:26

1. Hau guztia esanda, egin itzazu ondorengo ariketak:Irakur ezazu Adiskidetasunaren ohoretan testua eta hurrengo baieztapenei buruzko azalpena egin:

“Liburua adiskidetasunaren gorazarrea da”

Lagunak izatea ona izan dela beti eta liburu honen kasuan adiskidetasunara ailegatzeko proba asko gainditu behar ditu. 

 “Probak gainditu beharra da bizitza”

Bizitzan probak egiten ditugu baina inork ez digu ezer esaten eta guk aurrera goaz eta konturatu gabe behin eta berriro pasatzen ditugu, hitz egiten hasten garenean bezala.

”Liburu guztia gehiegikeria da”

Liburu gustian zehehar gehiegikeri asko agertzen dira, Sebastianek begiak itxita dituela kotxe bat ehun kilometro orduko habiaduran joatea ezinezkoa da adibidez.

2. Nor da Felipe Juaristi? Bilatu Literaturaren Zubitegian Aipatu haren lanen batzuk.

1957 utean jaio zen, ekainak 12an Gipuzkoako herri batean (Azkoitian). Idazle honek Haur eta gazteentzako narrazioak (Animalien inauteriak), nobela (Arezko emakumeak) edo poesiako (Begi-ikarak) lanak idatzi ditu besteak beste.

3. Aukeratu liburuari buruzko iritzia adierazteko eta arrazoitu:

 a) Ez zait batere gustatu

b) Beste bat gehiago…

c) Oso gustura irakurri dut. Gure adinerako liburu aproposa delako uste dudalako, maitasuna, probak...agertzen direlako eta batsuetan guri besalako gauzak gertatzen zaizkiolako.

4. Nor zen Frank Sinatra? Aipatu haren kanta ezagunen bat.

Frank Sinatra 1915ean jaio zen, aktore eta abeslari oso famatua zen. Bere kantarik ospetsuenetarikoak  My Way edo New Yokr New York dira.

Zuzendariari gutuna

paulauri 03/12/2007 @ 11:36

                                                                2007ko Azaroak 22an

      Zuzenadari agurgarria: 

     3.DBH mailan eta Ortuella BHI-ko ikaslea naiz. Pasa den astean Aspirina kaxatxoa erosi nuen eta kanpoaldean hogei aspirina zetozela zioen eta irekitzean erdiakbakarrik aurkitu nituen. 

      Aspirina bat ireki nueneanzatitua zegoen eta sobrea zulo bat zeukan.Beste bat irekitzean ondo zegoen eta urarekin nahastean eta gero edatean, bi ordu edo gehiago pasa ondoren ez zidan efekturik egin.

       Oso polito erakusten dute iragarkian baina gero ez dute ez efekturik egiten, ez kondizio onetan saltzen. Apirinak erosten dituzten guztiei ziria sartu digute. Niri grtatu zaidana edonori gerta dakioke eta dendatik atera baino lehen produktu guztiak ondo aztertu niri gertatu zaidana ez gertatzeko.            

       Besterik gabe, agur t´ erdi.            

                                                                         Paula de Castro Alonso

Balea arantzaleak Ternuan

paulauri 24/10/2007 @ 08:13

Balea arrantzaleak Ternuan 

Jon Maia eta beste lagun batzuk Ternua uhartera joan ziren antzineko bale arrantzaleak bizi izan ziren moduan bizitzera hilabete batean zehar.
 

Ternuara ailegatzean txalupari itxaron eta ailegatzean abentura hasi zuten. Bale bat ikusi zutenean haren atzetik joan ziren, baina asko kostatzen zitzaionez ezin izan zuten jarraitu kontatu zigun. Euskal arpoilariek bezala lehenengoz balearen atzetik joaten ziren, ailegatzean ondoan jartzen ziren arpoilariak arpoia bere indar guztiarekin jaurtitzen zuen, balearen bizkarrean botatzen zutela esan zigun eta hilda zegoenean galeoira lotu eta atzetik eramaten zuten. Bale horiek ez zituzten haragiagatik harrapatzen balearen koipeagatik erabiltzeko harrapatzen zituzten.

 Jon Maia eta lagunak hilabete batean zehar arropa berarekin, ia janaririk barik eta dutxatu gabe bizi izan ziren. Batzuetan lurreratzen ziren janari beroa jatera.